ASTI LEKU IKASTOLA KOOPERATIBA: LOGOA ASTI LEKU IKASTOLA KOOPERATIBA: Facebook ASTI LEKU Ikastola Kooperatiba
Grumete Diego, 19
48920 Portugalete (Bizkaia)
 tlf: 944 937 020
fax: 944 937 136
e-mail: astileku@ikastola.net
ASTI LEKU IKASTOLA KOOPERATIBA: KALITATEA


Euskara Castellano
 
Sartu
 
ASTI LEKU IKASTOLA KOOPERATIBA: intranet
 
Non gaude
Nortzuk gara
Hezkuntza Eskaintza
Zerbitzuak
Jarduera osagarriak
Estatutu berriak
 
EHIE
 
Aurkezpena
 
Lege oharra
Gure Eginkizuna
Asti Leku gara, Ibai Ezkerraldeko ikastola kooperatiba bat.
3 urtetik 20ra bitarteko maila guztietarako hezkuntza-eskaintza dugu eta osoko prestakuntzaren bidez, gure ikasleen garapen pertsonala, akademikoa, gizatiarra, zientifikoa eta kirol arlokoa bultzatzen dugu.
Euskalduntze arloan dihardugu lanean, hau da, hizkuntza eta Euskal Herriaren balio historikoak eta kulturalak ezagutzen, onartzen eta bizirik transmititzen.
Beste hizkuntza batzuen ezagupena eta erabilera ere sustatzen ditugu, beste kultura batzuenganako errespetua bultzatuz.
Giro ireki eta anitza bilatzen dugu, hartara gure hezkuntza-komunitatean ari diren eragile guztien parte-hartzea bultzatuz, ikaslea izanik protagonista nagusia.
Gure Ikuspegia
Kalitatezko erreferentea gara, bai emaitza akademikoen aldetik, bai euskalduntzearen aldeko eta euskal kultura zabaltzeko egiten ari garen lanaren aldetik. Asti Lekun ikasle bakoitzaren heziketa bere indibidualtasunean oinarritzen dugu:
- ikaslea ezagutuz ,gure hezkuntza-komunitateko elkarrekin uztartutako sarearen bidezko jarraipen xehatua eginda: tutoreak, irakasleak, monitoreak eta orientatzaileak.
- ikaslearen sen kritikoa eta autonomia indartuz eta
- sistematikoki heziz adostutako balioetan.
Profesionalen talde egonkorra dugu, esperientzia zabalekoa, motibazio handikoa eta etengabe prestatzen ari dena, bihar-etziko erronkei aurre egiteko gertu. Ikastola dinamikoa gara gizarte aldakorrak dakarren desafioari erantzuteko gai dena eta garaiekin bat datorren prestakuntza duena.
Gure proiektuaren oinarrizko baliabide den komunikazio egokiaren bidez, familiek euren seme-alaben hezkuntzan eta ikastolak eskaintzen dituen jardueretan maila handiko parte-hartzea eduki dezatela lortu dugu.
Ikastolaren funtsezko balioak
1. HIZKUNTZA GAITASUNA:
  Ikasleen gaitasun eleanitza lortu nahi dugu. Horretarako, ingurune elebidunean,  euskararen erabilera, gaztelaniaren ezaguera hobea eta beste hizkuntza batzuetan ere komunikatzeko gaitasuna edukitzea bultzatzen eta sustatzen dugu.
2. KALITATEA:
  Etengabe ari gara bilatzen hezkuntza-komunitate osoaren zerbitzurako izango den hobekuntza iraunkorra.
3. EUSKALDUNTZEA:
  Kultur balioen eta balio historikoen ezagutza, onarpena eta transmisio bizia bultzatzen ditugu.
4. OSOKO GARAPENA:
  Gure ikasleen osoko garapena bilatzen dugu, hau da, adimen, gizarte, moral, emozio eta gorputzaren arlokoa, betiere bizitzan koherentziaz eta orekaz moldatzeko beharrezkoa den gaitasuna eduki dezaten.
5. TALDEKO LANA:
    Irakasleek lana taldean egitea oinarrizko baliabidetzat daukagu arloen, mailen eta etapen koordinazioa lortzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.
6. ELKARREKIN BIZITZEA:
  Elkarrekin bizitzeko eta parte hartzeko giro onak harmonia bultzatu eta elkarreragina eta enpatia sortzen dituela uste dugu,  gure ikasleak benetan prestatuko dituen irakaskuntza eta ikaskuntza lortzeko.
7. KONPROMISOA:
  Garrantzizkoa da guretzat ikasleen hezkuntzan parte hartzen duten eragile guztiek  modu serio eta arduratsuan esku hartzea.
8. OIHARTZUNA ATZERRIAN:
  Balio handikoa dela uste dugu harremanak izatea eta ikasleen trukeak egitea atzerriko ikastetxe eta kultur erakundeekin.
9. TEKNOLOGI ARLOKO TREBAKUNTZA:
  Teknologia berrietan trebatutako ikasleak nahi ditugu.
10. KOOPERATIBISMOA:
  Gure kooperatiba elkarte autonomiaduna da, ekonomi, gizarte eta kultur arloko premia eta helburu berberak izanik euren borondatez elkartu diren pertsonek osatua, beterako jabetzadun eta kontrol demokratikodun enpresaren bidez.
HERRI ONURAKO KOOPERATIBA BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEA ERKIDE IRAKASKUNTZA